Buruntzaldea IKTk hurrengo denboraldirako aurretiko izena ematea martxan du

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 7a, 09:30
Arg.: Buruntzaldea IKT

Buruntzaldea IKTk  2021-2022 denboraldiko aurretiko inskripzioa ireki du taldeko igerilari izan nahi duten herritarrentzat. 2014 urtean eta hori baino lehen jaiotako haur, gazte eta helduek eman dezakete izena. Inskripzioa buruntzaldeaikt.eus webgunean egin behar da. Informazio gehiago webgunean bertan, info@buruntzaldeaikt.eus helbide elektronikoan edo 696 506 632 telefono eta WhatsApp zenbakian eskuratu daiteke.

Bestalde, Buruntzaldea IKTko kideek Euskadiko Igeriketa Federazioak altolatutako Kontrol txapelketen seigarren jardunaldian parte hartuko dute, larunbatean, Tolosako Usabal igerilekuan.