Kirol-oinetakoak bilduko dituzte, Lesbos uhartera bidaltzeko

Iñigo Gonzalez Sarobe 2021ko mai. 6a, 12:11

Kirol-oinetakoak eta futbolean jokatzeko botak bilduko dira maiatzaren 19ra arte, asteazkenarekin, egun hori barne, Ostadar SKTko lokalean (Geltoki kalea, 25). Jasotako materiala Greziako Lesbos uhartera bidaliko da, bertan bizi diren errefuxiatuekin lanean ari den Yoga and Sport with Refugees GKEak jaso dezan.

Kontuan hartu, mesedez, oinetako horiek beste pertsona batzuek erabiliko dituztela, eta beraz, egoera egokian egon behar direla. Mila esker zure ekarpenagatik!