Sukuntza Euskal Herriko alebin mailako txapelketan lehiatuko da

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 4a, 15:00
Jurgi Sukuntza, kontrol txapelketan. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko Jurgi Sukuntza alebin mailako CSD Txapelketarako sailkapen kontrol proban aritu zen, Irunen, maiatzaren 1ean. 
100 m. eta 400 m. libre probetan jardun zen Sukuntza gaztea eta bietan Euskal Herriko Udako txapelketarako sailkapena lortu zuen.. 100 metroko proban bere marka  "birrindu" zuen, 1:02,90 eginez.  Proba luzean, berriz, 4:54,84 marka egin zuen. "Nahiz eta  azkarregi hasi zen, amaieran marka eder bat egin zuen, aste gutxi batzuk lehenago entrenamenduko egun batean egin zuen 4:59a hobetuz," azaldu du Borja Apeztegia Buruntzalde IKTko entrenatzaileak.