Ahotsak "bizirik" nahi dituztela aldarrikatzeko Manifestopaketa egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 4a, 12:52
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak deituta Manifestopaketa egin dute. Argazkia: Alboka Abesbatza

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren deiari erantzunez, Donostiako Manifes-Topaketa deituriko protestara batu da Lasarte-Oriako Alboka Abesbatza ere. Zuloaga plazan elkartu dira, San Telmo museoaren aurrean egin dituzte euren aldarrikapenak 

Gipuzkoako abesbatza amateurrek protesta ekitaldia egin z uten iragan igande eguerdian. Donostiako Zuloaga plazan elkartu dira, San Telmo museoaren aurrean, ahotsak "bizirik" nahi dituztela aldarrikatzeko. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak deitutako Manifestopaketari   erantzunez elkartu dira mobilizazioan, eta Lasarte-Oriako Alboka Abesbatzaren ordezkariak ere bertan izan dira.

Euren "ezina" adierazteko protesta ekitaldi bat izan dela azaldu du Alboka Abesbatzak. Ezinegona adieraztearekin batera, "beste kultura takde batzuen aldean jasaten duten diskriminazioa" ere salatu dute.  Bere egoera zehatzaren berri eman du Albokak. Jakinarazi dutenez gaur gaurkoz ez dute entseguak eta kontzertuak egiteko baimenik, pandemia hasi zenetik, uneoro indarrean dauden osasun-arauak zorrozki bete dituzten arren.

Gipuzkoa eremu gorrian dagoenez eta itxiera perimetralak indarrean daudenez, Alboka Abesbatzako ordezkaritza bat besterik ez bertaratu mobilizaziora: "Zuzendaritza batzordeak ordezkari talde txiki bat izendatu zuen ekitaldira joateko, akreditazioa behar bezala eramanez".

Aldarrikatu dute, besteak beste, hotsak bizirik nahi dituztela eta beharrezkoa dela eurentzat aspalditik hitzartuta zituzten kontzertu eta elkartrukeei berrekitea, "beranduegi baino lehen".

Agintari eskumendunek igandeko protestan egindako aldarrikapenak entzun eta kontutan hartuko diskietela  espero dute abesbatzako kideek: "Gure eskaerak entzungo dituztela, eta, luze gabe berriz ere, luze gabe, hainbeste maite dugun aurrez aurreko abesbatza jardueran hastea espero dugu".