Udako kirol jarduerak gozatzeko udalekuak antolatu ditu Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 4a, 11:00
Arg.: Lasarte-Oriako Udala/Txintxarri

Lasarte-Oriako udal kirol zerbitzuak udan antolatu dituen Kirol udalekuetako izena ematea ireki zuen, atzo, maiatzak 3

Udalekuetan 2009 eta 2012 urte arteko haur eta gaztetxoek hondartzara irteerak, surfa, piragua, paddle surfa eta udarekin zer ikusia duten kirol jarduera ugari egingo dituzte.

Saioak uztailean zehar egingo dira, 9:30etik 13:00etara, irteera egunetan izan ezik, orduan, hasiera ordua 9:00ak izango da. eta txandek astebeteko iraupena izango dute.

Taldeak gehienez 12 kidekoak izango dira, eta plazen erreserbak egiteko izen ematearen hurrenkera errespetatuko da.

Izena ematea Maialen Chourraut kiroldegiko bulegoan egin behar da. Informazio gehiago eskuratu nahiez gero ere bertan eskainiko da.

Momentuan indarrean dauden Covid19aren aurkako neurriak jakinarazi eta jarraituko dira.