Urtero bezala, gaztelaniazko zein euskarazko poesiarako, ipuinetarako eta mikro-kontakizunetarako sariak banatuko ditu aurten ere udalak. Maiatzaren 21ean amaituko da 2021eko literatura-lehiaketara lanak aurkezteko epea.
Bi kategoriatan banatuko dute lehiaketa: haurrentzako lehiaketa eta helduentzakoa. Honako hauek dira kategoria bakoitzean lehiatu ahal izateko baldintzak, aukerak eta sariak.
- Haurrentzako kategoria:
- A kategoria: 2012. urtean eta hurrengoetan jaioak.
- Euskarazko ipuina (gai librea, gutxienez folio bat)
- B kategoria: 2009, 2010 eta 2011. urteetan jaioak
- Euskaraz ipuina (gai librea eta gutxienez bi folio)
- C kategoria: 2006, 2007 eta 2008. urteetan jaioak:
- Euskaraz ipuina (gai librea, gutxienez hiru folio)
- Poesia euskaraz (gai eta metrika libreak, gutxienez 60 bertso-lerro)
- A kategoria: 2012. urtean eta hurrengoetan jaioak.
Espezialitate eta kategoria bakoitzeko sari hauek zehaztu dituzte:
- 1. saria: 200 euro eta diploma.
- 2. saria: 150 euro eta diploma.
- 3. saria: 100 euro eta diploma.
- Helduentzako kategoria:
- Poesia euskaraz. Gai, metrika eta hedadura libreak.
- Saria: 650 euro eta diploma.
- 1995 eta 2005 urte bitartean jaiotakoentzat euskarazko poesiako Lasarte-Oria saria. Gai, metrika eta hedadura libreak.
- Saria: 650 euro eta diploma.
- 1995 eta 2005 urte bitartean jaiotakoentzat gaztelaniazko poesiako Lasarte-Oria saria. Gai, metrika eta hedadura libreak.
- Saria: 650 euro eta diploma.
- Mikro-kontakizuna euskaraz. Gai librea eta gehienez 1.500 karaktere zuriuneak barne hartuta.
- Saria: 650 euro eta diploma.
- 1995 eta 2005 urte bitartean jaiotakoentzat euskarazko mikro-kontakizuneko Lasarte-Oria saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere zuriuneak barne hartuta.
- Saria: 650 euro eta diploma.
- Mikro-kontakizuna gaztelaniaz. Gai librea eta gehienez 1.500 karaktere zuriuneak barne hartuta.
- Saria: 650 euro eta diploma.
- 1995 eta 2005 urte bitartean jaiotakoentzat gaztelaniazko mikro-kontakizuneko Lasarte-Oria saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere zuriuneak barne hartuta.
- 650 euro eta diploma.
- Poesia euskaraz. Gai, metrika eta hedadura libreak.
Jakinarazi dutenez, sari-banaketa azaroaren 20an egingo dute.