Taberna berrireki du Biyak Bat egoitzak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 3a, 15:55

Biyak Bat egoitzako taberna martxan dago berriro ere. Argazkia: Isaac Farre Rico.

Biyak Bat egoitzako taberna martxan dago berriro, hilabete askoren ostean. Gaur egun indarrean dauden neurrietara moldatu dute jarduna: 9:00etatik 21:00etara lan egingo dute terrazako zerbitzua eskaintzen, eta mugatu egin beharko dute barrualdekoa, 13:30etik 16:30era. Goizetan ere ordu erdiz gosariak emango dituzte lokal barruan, 9:30ak arte.