Giroko porra egiteko garaia da

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 3a, 15:45
Arg.: Ostadar SKT/Txintxarri

Italiako Giroa maiatzaren 8an hasiko da Turinen. Horrgatik, Ostadar SKTk Italiako itzuliko porra jarri du martxan

Ostadar SKTren webgunean Internet bidez edo tabernetan aurki eskura egongo diren txartelak bete behar dituzte interesatuek maiatzaren 8ko 18:00ak baino lehen.

Sari ugari izango dira. Porrako irabazleak 400 euroko saria jasoko du eta bigarren sailkatuak, 200 euro. Etapako irabazleak, 65 euro irabaziko ditu. Eta horrez gain, 6 banatuko dira parte-hartzaile guztien artean.

Gogoratu porra hau Ostadar SKTk antolatu duen Aurten lauak baietz! txirrindularitza porraren barruan dagoela. Beraz, 1.600 euroko sari nagusia irabazi nahiez gero, lau itzulietan (Euskal herriko itzulia, Italiako Giroa, Tourra eta Espainiako itzulia) parte hartu eta lauetan txartelak izen bera izan behar duela