Maiatzeko lehen igandea izanda, Azkortek jendez lepo beharko luke gaur. Iaz aurreko urteetako jardueren bideoarekin gogoratu zuen Ttakun Kultur Elkarteak, aurten, berriz, ohiko erromeria egiteko ezintasunak behartuta, modu sinbolikoan ospatzeko gonbita luzatu die lasarteoriatarrei: mendi buelta egitea. Pizgarri gisa, bertako Santa Krutz baselizak ateak zabaldu ditu 10:30etik 12:30era bitartean. Proposamenari heldu dioten herritarretako batzuek aukera baliatu, eta ermitara sartu dira, hura barrutik ikustera.