2021/05/02 17:00etan

Zinema

Tess eta ni filma

Tess eta ni filma
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Haurren zinema atalean, Anna Woltz idazlearen izenburu bereko eleberrian oinarrituta dagoen Tess eta ni filma ikusiko da. Sarrera, 3, 50 euro.

Filmak sari eta aipamen ugari lortu ditu nazioarteko zinemaldietan. 

Sam hamaika urteko mutiko bat da eta Holandako uharte batera doa oporretan. Lehen egunean bere anaiak hanka hautsiko du eta horri esker, Tess izeneko neskato bat ezagutuko du. Lagun berria energiaz beteta dago eta abenturak bizitzera bultzatuko du. Tessek Samen jakin-mina deituko duen sekretu bat ezkutatzen du. 

Tess eta ni filmak adiskidetasunaren eta familiaren balioa erakusten du Sam eta Tessen istorioaren bidez. Filma euskaraz eskainiko da.