2021/05/08 11:00

Ikastaroa

Perkusio ikastaroa

Perkusio ikastaroa
Lasarte-Oria

Goiz bateko perkusio ikastaroa, maiatzaren 8an 11:00etatik 13:00etara.

Gorputz perkusioa, darbuka, djembea eta instrumentu brasildarrak landuko dira Odei Astibiaren gidaritzapean. Instrumentu horiek elkarren artean nahastu eta dibertitzea da helburuetako bat. Perkusioaren inguruko lanketa ezberdinak egiteko aukera izango da, eta momentuko egoera eta beharren arabera erabakiko da zer egin.

Bazkideentzako prezioa 8 eurokoa izango da eta bazkide ez denarentzat berriz, 10 eurokoa

Izena emateko zuzendu: kultura@ttakun.eus edo 695 78 53 89 zenbakira.