Azkorte bisitatzera joateko deia egin du Ttakun Kultur Elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 29a, 16:24

Maiatzeko lehen igande honetan Azkorteko erromeria ospatuko zen, ohiturak dioen bezala. Baina aurten, egoera dela-eta, sinbolikoki bada ere, mendi-buelta ematea proposatzen du elkarteak. Bertako ermita irekita egongo da 10:30etik 12:30era, bisitatu nahi duenarentzat.