Buruntzaldea IKTko Jurgi Sukuntza CSD aukeraketarako kontrol saioan lehiatuko da

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 30a, 11:00
Jurgi Sukuntza alebin mailako Csd aukeraketarako kontrol saioa lehiatuko da. Arg.: Buruntzaldea IKT

Larunbat honetan, federatuta dauden alebin mailako igerilariek, CSD Txapelketara joateko aukeraketa gisa balioko duen kontrol lehiaketa izango dute, Irungo Azken Portu kiroldegian. Buruntzaldea IKTk izango du ordezkaritza, Jurgi Sukuntza

Buruntzaldea IKTko Borja Apeztegiak azaldu duenez, "Oraindik ere, maila goreneko lehiaketa federatua bakarrik dago baimenduta. CSD txapelketa eskolarteko maila goreneko txapelketa denez, onartua dago bertarako sailkapenerako lehiaketa egitea eta, horretarako, Euskal Herriko gutxienekoak dituzten igerilari alebinen federatu lizentziak onartu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, hautaketarako lehiaketa egin ahal izan dezaten".
 
Egoera horretan da Jurgi Sukunza Buruntzaldea IKTko kidea eta beraz, lehiaketan parte hartuko du. 100 m. eta 400 m. probetan lehiatuko da herritar gaztea.