Gorbeiara ibilbidea antolatu du LOTMEk

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 30a, 09:30

Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteko kideek Gorbeiara irteera antolatu dute maiatzaren 30ean. 12 kilometrotako ibilbidea Murgiatik gora egingo da oinez eta 1.000 metroko garaiera positiboa du. Taldeak jakitera eman duenez, ibilbide erraza da eta ez du inongo zailtasunik. Jaisterakoan inguruko jatetxe batean bazkalduko dute

Izena ematea ondoko loturan egin daiteke (https://lasarteoriatrail.playoffinformatica.com/.../nueva) eta maiatzaren 23an itxiko dute epea. Mendi taldeko bazkideek 15 euro ordainduko dute; bazkide ez direnek, berriz, 30 euro. Prezioaren barne eguneko asegurua, autobusa eta bazkaria daude.

Egoera dela-eta, jarduera bertan behera geratuko balitz, LOTMEk  dirua itzuliko duela jakitera eman du.

Zalantzarik izanez gero, 623 03 03 73 WhatsApp zenbakira edo direccion@lasarteoriatrail.com helbide elektronikora mezua bidali behar dute interesatuek.