Aldarriak Ordiziatik Lasarte-Oriara, autoz

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 29a, 16:06
Ostalaritza aurrerak asteleheneko protesta ekitaldia iragartzeko egin duen kartela. Argazkia: Ostalaritza aurrera

Bizi duten egoera salatzen jarraitzen dute ostalariek;  astelehenean, berriz ere, auto-karabana egingo dute. Goizeko 07:00etan abiatuko da karabana Ordiziako Eroskiko aparkalekutik eta Lasarte-Oriako Hipodromoraino etorriko direla iragarri dute. Euren aldarrikapenez beteko dute protesta ekitaldia.