San Markoko igoeran, korrikalariak berriro lehian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 29a, 11:00
Enaitz Ibarburu herritarra, San Markoko igoerako zati batean. Arg.: Oarso Bidasoko Hitza

COVID-19aren pandemia hasi zenetik, herri eta mendi lasterketetako korrikalariek ez dute aukera askorik izan lehia bizian egoteko. Apirilaren 25ean, izan zen horietako bat, San Markoko Igoera proba antolatu zuen Errenteria Atletismo Taldeak. 

Segurtasun eta osasun- neurri guztiak jarraitu zituzten proba aurrera eraman ahal izateko. Besteak beste, maskara irteeran eta helmugan jantzi behar zuten parte-hartzaileek, proban zehar maskara kentzea zuten eta irteera mailakatua izan zen, sei kideetako taldeetan.

Horrez gain, proban 13,151 kilometrotako ibilbideari eta 493 metroko desnibel metatuari aurre egin behar izan zioten parte hartzaileek.

148 korrikalari atera ziren Beraungo estadiotik eta 145ek amaitu zuten proba. Horien artean, hainbat lasarteoriatar izan ziren, hala nola, Mikel Izagirre, 1:13:09; Koldo Lucero, 1:13:37; Eñaut Azkarate, 1:17:05; Peio Fadrique, 1:21:19 edo Enaitz Ibarburu, 1:25:01.