Urtebete igaro ostean, Txokoaldera irteera

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 27a, 12:15
Ipar Martxako kideak Txokoaldera egin dute lehen irteera. Arg.: Ostadar Ipar Martxa

Hiru aste igaro dira Ostadar SKTko Ipar Martxako kideak jardunari berriro ekin ziotenetik. Astero astero, asteazken eta ostegunetan hitzorduak dituzte taldeko kideek arduradunekin eta Lasarte-Oria inguruetan entrenamendu saioak egiten dituzte. 

Horiez gain, bestelako jarduerak ere egin ohi dituzte, ibilbideak edo ikastaroak, esate baterako. Pandemia dela-eta, urtebete baino gehiago da ezin izan dutela ez bata, ez bestea egiterik izan.

Apirilaren 24an, ordea, 2021 urteko lehen irteera antolatu zuten. Lasarte-Oriako Okendo plazan 28 bat lagun bildu eta pixkanaka Txokoaldera joan eta etorria egin zuen.

Ostadar Ipar Martxako arduradunak pozarren daude, berriro ere, horrelako ekintzak egin ahal izateagatik. Gainera, irteera "zoragarria" izan zela ere adierazi dute.