Ostegun arratsaldeko emanaldi-sortan parte hartuko duten taldeak hauek izango dira: Amaia Gonzalez Caballero akademia, Erketz EDT, Kukuka antzerki eta dantza eskola eta Semblante Andaluz.
Aste honetako ostegunean, apirilak 29, mundu mailan ospatuko da dantzaren eguna, baita Lasarte-Orian ere. Zortzigarrenez, topaketak antolatu ditu Kukuka antzerki eta dantza eskolak, Lasarte-Oriako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Egun horretan, herriko eragile ugarik emanaldiak eskainiko dituzte Okendo plazan, 19:00etatik aurrera. Beharrezkoa da aurrez izena ematea, 655 84 73 45 telefono zenbakian. Motorrak berotze aldera, gaur eta bihar Oriarte Landaberriko patioan egingo dituzte klaseak ikasle-taldeek.
Ostegun arratsaldeko emanaldi-sortan parte hartuko duten taldeak hauek izango dira: Amaia Gonzalez Caballero akademia, Erketz EDT, Kukuka antzerki eta dantza eskola eta Semblante Andaluz.