Koronabirusaren hedapenari buruzko datu nagusiak eguneratu dituzte Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Larunbatean, 8.876 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietako %7,7 positiboak izan ziren, hau da, 685 kutsatze berri erregistratu zituzten. Lurraldeka banatuta, Gipuzkoan 290 atzeman zituzten; Bizkaian, 317; eta Araban, 74; gainerako lauak beste erkidego edo toki batzuetan bizi diren pertsonak dira. Bestalde, Osakidetzako erietxeei dagokienez, COVID-19ak eragindako 72 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 188 gaixo daude ZIUetan.