Aroztegiako proiektua gelditu nahi dutenei elkartasuna adierazi diete zenbait herritarrek

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 24a, 17:36

Hogeita hamar bat herritarrek bat egin dute Sorgin Jaiak, Ernai Lasarte-Oria eta Elebeltz Topagunea eragileek egindako deiarekin. Okendo plazan elkartu dira Lekarozeko (Nafarroa) Aroztegiko proiektua geldiarazteko ahaleginean dabiltzan herritarrei elkartasuna adierazteko talde argazki baten bidez. Udalerri hartan gauzatu nahi dute hirigintza proiektuaren –228 etxebizitza, lau izarreko hotel bat eta golf zelai bat– aurka kanpaldi mugagabea egiten ari dira.