Lasarte-Oriako ostalariak Okendo plazan kontzentratuko dira gaur, 20:30ean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 24a, 09:44

Ostalari-talde batek protesta-ekintza egin zuen atzo goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian. Ertzaintzak kideetako bost atxilotu, eta manifestariei oldartu zitzaien, kolpeka. Jarrera horren aurka eta pandemia hasi zenetik bizitzen ari diren egoera salatze aldera, mobilizazioak antolatu dituzte herriz herri. Lasarte-Oriako ostalariek bat egin dute, eta Okendo plazan kontzentratuko dira, 20:30ean.