Ttakun Kultur Elkarteak antolatutako bizikleta konponketa ikastaroko lehen saioa egin dute ostiral arratsaldean Oriarte-Landaberriko jolastokian. Gorka Segurola herritarrak oinarrizko mantenua egiteko aholkuak eman eta arazo txikiak nola konpondu irakatsi die parte hartu duten bederatzi lagunei. Azalpenekin batera, entzundakoa ere landu ahal izan dute, irakasleak ekarritako materiala edota norberaren bizikleta baliatuta.