LOKEko gimnastek, lehia birtuala

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 23a, 15:00
Lehiaketak sarearen bidez egingo dituzte aurten gimnastek.

LOKEko gimnastak irailean lanean hasi ziren lehiaketarik izango zen jakin gabe. Hainbat etenaldi egin behar izan dituzte eskola-kirola mailan, baina federatuek lan eta lan egon dira euren lanak prestatzen

Urtebeteko itxaronaldiaren ostean, LOKEko gimnastika atalak lehiari ekingo dio. Gipuzkoako Federazioak eta batzorde teknikoak txapelketei oniritzia eman diete. Ez da ohiko moduan izango, ordea. Internet bidez egingo dira.

Lehena, amateur txapelketa izango da. Federatutako mailako kadete, jubenik eta senior gimnastak lehiatuko dira, bakarka, zein taldeka.

Hala ere, LOKE gimnastikako Maite Rueda arduradunak jakitera eman digunez, Gipuzkoako Federazioak elkarteei bidalitako azken mezuan lehiaketa hori presentziala egitea aztertzen ari da.

Topaketa
Bestalde, Eskolarteko mailan lehiaketarik egin ezin den arren, topaketa birtuala egingo dute. Topaketa horretan gimnasta taldeek bakarrik parte hartuko dute. 

Ruedak nabarmendu duenez, haurren segurtasuna bermatze aldera, koreografietan ezingo dira tresnak elkarbanatu, ezta lankidetza elementuak egon ere.

Ikasten 

Lehiaketak iritsi bitartean, koreografiak prestatu eta ikasten jarraituko dute LOKEko gimnastek. 

Larunbat honetan, apirilaren 24an, Natalia Garcia Timofeeva nazioarteko gimnastak eskainiko duen online saioan izango dira lanean.