Jon Ander Puertasek, Ohorezko mailara igoera jokoan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 22a, 14:00
Puertas, denboraldiko partida bat jokatzen. Arg.: Roberto Centoira

Errugbiko Ohorezko B Mailako denboraldia amaitu da. Orain Ohorezko Mailako igoera jokatu dute zortzi taldek, horien artean, Jon Ander Puertas herritarra kapitaina duen CRC Pozuelo taldea dago

Madrilgo taldeak denboraldi ederra egin du eta bigarren fasean, C multzoko lehen postuan sailkatu da.

Igoera kanporaketa sistema bitartez jokatuko da eta partida bakarrera. Final laurdenak asteburu honetan dira eta finala maiatzaren 15-16ko asteburuan. 

CRC Pozuelok Unión Rugby Almería Playcar taldea izango du aurrez aurre. Partida garaituz gero, Bizkaia Gernikaren edo Fenix CR Zaragozaren aurka jokatuko du taldeak final erdia.

Zarautz, zortzigarren 

Jokin Beloki eta Beñat Arroyo herritarrak kide dituen Gesalaga Okelan Zarautz taldeak, berriz, Ohorezko B mailako A multzoko zortzigarren izan da. Lehen fasea hamargarren postuan amaitu arren, bigarrenean bi postu igotzea lortu du Zarautzeko taldeak. 

Bigarren fase honetan, hamar jardunaldi jokatu ditu eta horietatik sei irabazi eta lau galdu ditu.

Bestalde, Paola Vega herritarra kide duen Hernani Errugbi elkarteko taldeak La Unicaren aurka, martxoaren 17an, Iruñean jokatu behar zuen partida atzeratu da.