Lekarozko Aroztegiko proiektuaren aurka, elkartasun-argazkia

Txintxarri Aldizkaria 2021eko apirilaren 22a

Sorgin Jaiak, Ernai Lasarte-Oria eta Elebeltz Topagunea eragileek elkartasun-argazkia ateratzera deitu dituzte herritarrak. Okendo plazan bilduko dira apirilaren 24an, 12:30ean. Lekarozeko (Nafarroa) hainbat herritar 228 etxebizitza, lau izarreko hotel bat eta golf-zelai bat eraikitzeko hirigintza-proiektuaren aurka ari dira borrokan urte luzez; egun hauetan akanpada mugagabea egiten ari dira, "obrak gelditu arte".