Euskal Herriko Itzuliko porrak baditu irabazleak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 21a, 10:00
Euskal Herriko Itzuliko porrako irabazleetako batzuk bildu ziren Genesis tabernan. Arg.: Ostadar SKT

Ostiralean, Ostadar SKTk Euskal Herriko Itzuliko porrako sariak banatu zituen Genesis tabernan. Amalur txartelak eskuratu du 400 euroko lehen saria eta bigarren postua,  200 euro, Tour Fantastico Marca 1999 txartelak eskuratu du. Urdaiazpikoak ere banatu ziren. Zortekoak Hunxa, Piti, Axpe 6, Drago, Justo Pulido eta Malacha izan dira. Puntu gehien lortu dituen taberna Genesis izan da eta eurentzat izan da bi pertsonentzako bazkaria Txartel Txoko Jatetxean.