Beterri-Buruntza eskualdeko sei udalerrietan 25 baieztapen egin dituzte ostegunean: hamabi, Hernanin; launa Andoainen eta Astigarragan; bina, Usurbilen eta Lasarte-Orian, eta bat Usurbilen. Usurbil eta Andoain izan ezik, gainerako lau herriak eremu gorrian daude; bi horiek, hala ere 350eko intzidentzia-metatuko tasa dute.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, atzo, 10.067 proba diagnostiko egin zituzten eta haietako 916 positiboak izan ziren. Positibo tasa, beraz, %9,1 da. Kutsatze berrietako 389 Gipuzkoan erregistratu zituzten, 413, Bizkaian eta 101, Araban; gainerako hamahiru kasuak erkidegotik kanpoko herritarrak dira.
Ostegunean, COVID-19ak eragindako 67 lagun ospitaleratu zituzten, eta guztira, 433 dira Osakidetzako erietxeetan artatzen ari diren gaixoak, horietako 132 ZIUetan daude.