Futbol taldeek, jardunaldi gogorra

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 15a, 13:30
Ostadar SKTko partida, artxiboko irudia.

Futbol denboraldiak aurrera darrai. Ostadar SKT eta Texas Lasartearra taldeek apirilaren 10en eta 11an jardunaldia jokatu zuten. Ostadar SKT Jubenilen Ohorezko mailako eta jubenil B mailako gaztetxoek bakarrik erdietsi zuten garaipena

Ohorezko mailako taldeak  3-0 irabazi zion Astigarragako Mundarro taldeari eta horri esker, sailkapeneko lehen postuan da Mundarrorekin 7 puntura berdinduta.
Jubenil mailako B taldeak, berriz, Kostkas B 3-1 garaitu zuen. Taldea bere multzoko bigarren postuan da. Hala ere, lehen eta hirugarren sailkatuak diren Usurbil eta Euskalduna taldeek herriko taldearen antzeko puntuak dituzte, 7 puntu.

Gainerako emaitzak: I. Erregionala, Donostia Kaleren lagunak 2 - Ostadar SKT 1; Kadeteen Ohorezko maila, Hernani 2 - Ostadar SKT 0; I. kadete maila, Usurbil 6 - Ostadar A 0 eta Texas Lasartearra 0 - Danena 7.

Ostadar SKTko Erregional Ohorezko taldeak, zein jubenil eta kadete mailako A taldeek atsedena zuten.

Partida aipagarriak
Asteburu honetan, besteak beste, Ostadar SKTko Erregional Ohorezko taldeak bere multzoko bigarren sailkatu Urnietaren aurka jokatuko du; I. Erregionalak Irauli Bosteko taldea garaitu behar du lehen postuetan mantentzeko; Jubenilen Ohorezko mailako taldeak Hernaniren aurka jokatuko du hiru puntuak eskuratzeko; Jubenil mailako B taldeak, berriz, sailkapenean Euskalduna aurreratzeko aukera izango du eta I. kadete mailan Ostadar A- Texas Lasartearra derbia jokatuko da. 

Bigarren fasea
Bestalde, Añorga KKEeko 1. Nazional taldeak fase berri bati ekin zion asteburuan.

Lehen neurketan, apirilaren 10ean, Taxoaren Osasuna izan zuen arerio. Talde nafarra hasieratik nagusi izan zen eta emaitza 3-0koa izan zen. Ainara del Olmo herritarra hasieratik jokatu zen.

Osasunaz gain, Pradejón eta Logroño B taldeak izango ditu aurrez aurre Añorgako taldeak bigarren fase honetan. Lehenaren aurka, igandean, 16:30ean, jokatuko du Rezola zelaian. 

Multzo berri honetako lehen sailkatua zuzenean igoko da 2. mailara; bigarren sailkatua, berriz, puntuen arabera.

Reala, kopa txapeldun

Apirilaren 3an, Errege kopako finala jokatu zuten Real Sociedad eta Athletic de Bilbao taldeek, Sevillan. Reala izan zen garaile Oyarzabalek sartutako penaltiari esker.
Nahiz eta jokalari edo talde teknikoko kideen artean herritarrik ez izan, bada kopa hori lortzeko bere harritxoa jarri duen herritarrik taldean, Unai Olaizola tresnazaina.