Gipuzkoako Atletismo Federazioak marken kontrol proba antolatu zuen Arrasaten, apirilaren 10ean. Proba honek kanpoko denboraldiko lehena izan zen. Denboraldi hasiera izanik, Ostadar Atletismo saileko hamabi kide bakarrik izan ziren bertan lehian. Hala ere, lan ederra egin zuten atletek eta nabarmentzako hainbat markak lortu zituzten.100 metro lasterketan, Alex Alkainek 12"12 denbora egin zuen eta Irati Valdiviak, berriz, 13"36. Pisu jaurtiketan, Maider Rekondok 12,47 metroko jaurtiketa egin zuen. Eta Enara Gonzalez 5,21 metroetara iritsi zen, luzera jauzian. Era berean, Ostadar Atletismo taldeko kideek adierazi dutenez, Bidasoa Atletiko Taldearen filiala izanik, apirilaren 24an jokatuko den Kluben Espainiako txapelketan talde kideren bat egotea espero dute.