Ttakun Kultur Elkartea kudeatzaile bila dabil

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 14a, 12:03

Elkartearen kudeaketaz, plangintzaz, giza baliabideen kudeaketa, antolakuntzaz eta jardun-ekonomikoaren kontrolaz arduratzeko. Baliabideak optimizatuz, plan estrategikoa garatuz...

Ttakun Kultur Elkarteak kudeatzailea behar du. 

Baldintzak

Ezinbestekoa: 

- Goi mailako ikasketak izatea.
- Euskara eta gaztelera ahoz eta idatziz menperatzea. 
- Talde gidaritzan eta euskalgintzan eskarmentua

Baloratuko da: 

- Antolakuntzarako, komunikaziorako, lantaldeen koordinaziorako eta giza harremanetarako gaitasuna.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Egitasmo berriak proposatu eta sortzeko gaitasuna.
- Euskara C1 edo C2 izatea.
- Ekonomia ezagutzak: diru-laguntzetan eskarmentua, zuriketak, aurrekontuak...
- Ofimatika ezagutzak.
- Lasarte-Oria ezagutzea

Bidali curriculuma apirilaren 28ra arte (egun hau barne): ttakun@ttakun.eus e-postara, edo ondoko helbidera: Geltoki kalea 4 behea, 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)