IKASTAROA

Bizikletaren oinarrizko konponketa eta mantenu ikastaroa antolatu du Ttakun Kultur Elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 14a, 10:39

Bi egunetako ikastaroa antolatu du Ttakunek, apirilaren 23an eta 30ean, 17:30etik 20:00etara.

Gure bizikletek konponketaren bat behar izaten dutenetan dendara eramaten ditugu bertako langileek konpon ditzaten, izan konponketa handia ala txikia. Oraingo honetan, gure bizikletaren oinarrizko konponketak egiteko gai izan gaitezen, bi egunetako ikastaroa antolatu dugu Gorka Segurolaren eskutik! Apirilaren 23an eta 30ean izango dira saioak, 17:30etik 20:00etara.

Izena emateko zuzendu kultura@ttakun.eus edo 695 78 53 89 zenbakira. Bazkideentzako prezioa 12 euro izango da eta ez bazkideentzat 15 euro. Animatu!