LOKE judo saileko Asier Sagasti eta Abayuba Gutierrez Bartzelonan izan dira asteburuan. Biak Bartzelonako Superkopako jardunaldian parte hartzera bidaiatu arren, Abayubak azken orduan min hartu eta Sagasti bakarrik lehiatu zen. Herritarrak bi borroka irabazi eta finalerdirako sailkatu zen. Tamalez, ezin izan zuen aurrera egin eta azken borrokan, brontzezko domina eskuratu zuen.