TTAKUN BAZKIDETZA

Ttakun Kultur Elkarteko bazkideen artean bi sarrera zozkatuko ditugu Gatibu taldea ikusteko

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 12a, 13:38

Gatibu talde gernikarrak kontzertu akustikoa eskainiko du Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean, apirilaren 23an, 19.00etan.

Ttakun Kultur Elkarteko bazkide bazara, bi sarrera eskura ditzakezu. Izena eman beharko duzu apirilaren 18a baino lehen, igandearekin, e-mail bat bidalita zure izen-abizenekin harpidetza@ttakun.eus helbidera. Whatsapp mezu bat ere bidal dezakezu 646 82 44 66 zenbakira, edo link honetan sartu: https://txintxarri.eus/zozketak/bazkide-zozketa

Irabazlearen izena apirilaren 19an jakingo dugu, astelehenarekin. Zorte on!