COVID-19

Erkidegoan 761 positibo berri erregistratu dituzte larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko apirilaren 11

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako datuen arabera, larunbatean, 9.442 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan. Horietatik 761 positiboak izan ziren, hau da, testen %8,1. Kutsatu berri horietako 288 Gipuzkoan atzeman zituzten, 368, aldiz, Bizkaian, eta 98, Araban. Gainerako zazpiak beste erkidego edo toki batzuetako herritarrak dira. Bestalde, COVID-19ak eragindako 55 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta 121 gaixo daude ZIUetan.