Ipuin klasiko baten berrikusketa garaikidea

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 10a, 18:50

Gorakada antzerki taldeak Pinocchio ipuin ezagunaren bertsio berritua oholtzaratu du Manuel Lekuona kultur etxea. Egurra burdinagatik aldatu du Gepettok egitazko haurra izan nahi duen protagonista egiteko, eta beste moldaketa batzuk baditu ere, istoriaren muinari eusten dio. 

Familia ugarik aukeratu dute antzerkia udaberri giroko larunbat arratsaldea hastea. Kultur etxeko agertokian lau aktorek antzeztu dute klasikoaren aldaera. 

Alkate andereak iturri bat egiteko eskatu dio Gepettori, baina, hura beharrean, arima duen berunezko haurra egin du. Mandatua jasotzeko eguna heltzean, agintariak agindutakoa bete eta iturri bihur dezala esango dio artisauari, baina Pinocchiok ez du nahi. Berak, haurra izan nahi du, ez iturria. Ika-mikan ari direla, polizia agertu eta Gepetto kartzelaratuko du haurren salerosketan dabilela ulertuta.

Bera zer den ulertzeko ahaleginean dabilen Pinocchiok bidegabekeria ikusita, handik ateratzen lagunduko diola zin egingo dio "aitari". Horretarako dirua lortu beharko du eta are garrantzitsuagoa dena, bere burua ezagutu. Bide gorabeheratsu horretan, betiko istorioko pertsonaiak agertuko zaizkio: Katua eta Azeria, kilkerra, maitagarria... 

 

Erlazionatuak