COVID-19

Gipuzkoan 343 kutsatze berri baieztatu dituzte ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko apirilaren 10a

Koronabirusaren hedapenaren datu nagusiak eguneratu dituzte Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Ostiralean, 10.289 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietako %8,9 positiboak izan ziren, hau da, 920 kutsatze berri erregistratu zituzten. Lurraldeka banatuta, Gipuzkoan 343 atzeman zituzten; Bizkaian, 436; eta Araban, 126; gainerako hamabostak beste erkidego edo toki batzuetan bizi diren pertsonak dira. Bestalde, Osakidetzako erietxeei dagokienez, COVID-19ak eragindako 93 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 115 gaixo daude ZIUetan.

.