Ostadar Ipar Martxa taldea lanean da

Txintxarri Aldizkaria 2021eko apirilaren 9a

Ostadar Ipar Martxa taldeak entrenamenduak hasi ditu Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar martxako taldeak iragarri modura, asteazkenean hasi zuen berriro ere bere jarduera. Aste honetako entrenamenduak arazorik gabe aurrera eraman dituzte taldeko kideek. Asteazkenean seiko hiru talde izan ziren Lasarte-Oria eta Zubieta aldeko bideetan barrena; ostegunean, berriz, talde bakarra. Entrenamenduetako ordutegiak honakoak dira:  asteazkenetan, 19:00etan eta ostegunetan, 10:00etan. Era berean, hil honen amaieran, apirilaren 24an, lehen irteera egingo du taldeak. Okendo plazatik 10:00etan irten eta bi ordu eta erdiko ibilbidea egingo dute Txokoaldera.