Texas Lasartearra taldeko kideek, 21 eguneko erronka

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 8a, 14:00
Arg: Texas Lasartearra/Txintxarri

Apirilaren 6an eta 7an, Osasunaren eta Jarduera fisikoaren munduko egunak direla baliatuz, Texas Lasartearra taldeak euren kide, lagun eta sare sozialetako jarraitzaileei 21 eguneko erronka proposatu die. Egunero 10.000 pauso eta 30 minutuko kirol jarduera egitea da helburua, bakoitzak bere adinari eta egoera fisikoari moldatuta. Parte-hartzaileek osasuntsu egon ahal izateko egunero jarduera fisikoa egiteko ohitura hartzea du helburu ekimenak. Erronkan parte hartzeaz gain, taldeko kideek WhatsApp bidez eta lagun eta jarraitzaileek sare sozialen bidez futbol taldea aipatzen duen argitalpenak egitera gonbidatzen ditu Texas Lasartearra elkarteak.