Udalak arbuiatu egin ditu ekintza horiek, eta, "erantzukizunez eta gizalegez" jokatzeko deia egin diete herritarrei: "gertaera horiek guztioi kalte egiten digute".
Bide batez, edozein ekintza bandalikoren lekuko izanez gero, Udaltzaingoari (943 376 790) jakinarazteko eskaera ere luzatu diete lasarteoriatarrei, erantzuleak identifikatu ahal izan daitezen.
Gertatutako kalteen ondorioz, patioa aldi baterako itxita egongo dela jakinarazi dute.