ASTE SANTUA '21

Aste Santuko ospakizun moldatuak herrian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 6a, 13:20
Pazko Igandean meza egin zuten Arantzazuko Ama parrokian. Argazkia: Txema Valles.

Lasarte-Oriako fededunek Aste Santua ospatu dute egun hauetan. Indarrean dauden osasun-neurriak tarteko, elizkizunak eta ekintzak ez dira pandemiaren aurrekoen antzekoak izan. Distantzia soziala eta edukiera-mugak ezarri dituzte elizetan, besteak beste. Gurutze Bidea ere parrokietan egin dute, eta ez dira Kalbario bidera edo Azkorteko ermitara joan beste batzuetan bezala.