Apirileko ohiko udalbatzarra, ostegun honetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 8a, 09:41

Udal-korporazioko kideek ohiko bilkura egingo dute ostegun honetan, apirilak 8, 18:30etik aurrera. 

Honako hauek dira jorratuko dituzten gaiak:

  • 2020ko azaroaren 12an eta abenduaren 10ean eta 2021eko urtarrilaren 14an, 25ean eta otsailaren 11n egindako saioen aktak onartzea.
  • Informatikari plazari buruz alkateak eta enpresa-batzordeak sinatutako akordioa onartzea.
  • Elkarrekin Lasarte-Oria Puede alderdiak aurkeztutako mozioa: "Lasarte-Oriako biztanleriak etxebizitza izateko duen eskubidea defendatzeko".
  • Galderak eta erreguak.