Gatiburen kontzertua eta 'Dardara' film-dokumentala apirileko kultur agendan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 31a, 16:00
Gatibu taldeak musika emanaldia eskaini du apirilaren 23an, kultur etxean. Argazkia:Gatibu

Gorakada antzerki konpainiaren 'Pinoccio' obrak irekiko du apirileko agenda kulturala. Haurrentzako obra da

Musika emanaldia, dokumentala, sinema saioak, antzerkia eta opera kultur ekitaldiek osatuko dute hastear dugun hilabete berriko kultur agenda. 

Gatiburen konztertua

Hilaren 23an, Kultur Etxeko auditorioan, Gatibu bandaren kontzertua.

2000 urtean elkartu ziren lehen aldiz rock and rolla euskaraz egiteko. Hogei urte rock and rolla euskaraz kantatzen, 8 diskarekin eta ehundaka kontzertu.

Gatibuk 2021. urtea atzera begiratu, egindako hausnartu eta etorkizunean talde gisa aurrera egiteko mugarria izatea gura lukete, urteotan guztiotan alboan izan dituen zaleekin batera.

Antzerkia

  • Antzerki familiarra: hilaren 10ean Gorakada konpainiaren Pinoccio obra. Arratsaldeko 17:00etan izango da emanaldia eta 3.80 eurotan erosi ahal izango dira sarrerak.
  • Helduentzako antzerkia: hilaren 17an  Kukai Dantza Taldeak eta Ttanttaka Teatroakek 2008. urtean sortutako Hnui Illa ikuskizuna. (Kukai Dantzak eta Tanttaka Teatrok 2020an berrikusia eta eguneratua).

Zinema

  • Haurrentzako zinema: hilaren 18an Raya y el último dragón filma emango dute. Sarrerak 3.80 euro.
  • Helduentzako zinema: hilaren 11n Minari: Historia de mi familia.  24an, berriz, Laurogei egunean ikusteko aukera izango da, eta 25ean El agente topo. Sarrerak 5.50 euro.

Okendo Zinema Taldearen eskutik ere ikusentzunezko bat baino gehiago ere izango dira apirilean

  • Apirilaren 16an Berri Txarrak musika taldearen Dardara dokumentala ikusteko aukera izango da. Sarrerak 5.50 euro. 
  • Apirilaren 30ean Crock of gold filma emango dute. Sarrerak 5.050 euro.

Opera

Bertsio Digitaleko Opera zikloaren barruan, hilaren 14an La Cenicienta emanaldia izango da, balleta hiru ekitalditan Rudolf Nureyeven egokitzapen, koreografia eta zuzendaritza eszenikoarekin. Sarrerak 7eurotan aurretik eta egunean bertan 9 euro.