Ostadar SKTko erregionala sailkapeneko lehen postuetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 1a, 10:00
Ostadar SKTko futbol partida bateko artxiboko irudia. Arg.: Txema Valles.

Ostadar SKTko I. erregional taldeak 2-1 garaitu zuen Vasconia, Michelingo kirol gunean. Garaipenari esker sailkapeneko bigarren postuan da taldea buru den Antigua Luberri taldearekin berdinduta

Hirugarrenean ere puntuak etxean geratu dira. Ostadar SKTko I. Erregionalak ez du oraindik punturik galdu lehiaketa berrian.

II. multzoko sailkapeneko bigarren eta hirugarrenaren arteko buruz buruko interesgarria espero zen martxoaren 27an, larunbatarekin, jokatutako norgehiagokan. Ibai Etxaide eta Jon Lopez de la Callek zuzendutako taldea, ordea, Vasconia menpean hartu zuen, 2-1. 

Ander Marcosek atsedenaldira iritsi baino lehen sartu zuen urdin-beltzen lehen gola. Gorka Navarrok tartea handitu zuen 68. minutuan gola eginaz. Bi minututara,  Ander Taboadaren golari esker markagailuan hurbiltzea lortu zuen Vasconiak eta berdinketaren bila joan zen. Ostadarreko jokalarien lanari esker, ordea, ez zuen lortzerik izan.

Egun I. erregionalak 9 puntu ditu. Bere multzoko bigarren postuan da sailkepeneko buru den Antigua Luberrirekin berdinduta.

Gainerako futbol taldeen emaitzak honakoak izan ziren:

  • Ohorezko Erregional mailan: Ostadar 1 - Intxaurdi 2.
  • I. jubenil mailan: Urnieta B 0 - Ostadar A 4; Ostadar B 3 - Urnieta A 1.
  • Kadeteen Ohorezko maila: Ostadr 1 - Antiguoko 4.
  • I. kadete maila: Ostadar A 2 - Euskalduna 3; Vasconia 4 - Ostadar B 1.

Aste Santua dela eta, asteburu honetan atseden izango dute futbol taldeek. Apirilaren 11n egingo diote aurre berriro ere lehiaketari.