Udala urdinez jantziko da Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Egunean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 1a, 09:00
Lasarte-Oriako Udala urdinez argiztatuko da oraingoan. Dravet sindromearen eguneko irudia.

Bihar, apirilaren 2a, Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna da. Urtero Autism Speaksek erakundeak Light It Up Blue (LIUB) sentsibilizazio-kanpaina sustatzen du. Helburua autismoa ikusarazi eta nahaste horren inguruan kontzientzia sortzea da. Era honetara, mundu osoko ehunka eraikin urdinez argiztatzen dira, autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonekiko eta haien familiekiko elkartasunaren erakusteko. Aurten, Gipuzkoako autismo elkarteak, Gautenak eremuko 15 eraikin argiztatzeko erronka jarri du abian eta Lasarte-Oriako Udalak bat egingo du egitasmoarekin. Beraz, Lasarte-Oriako Udala kolore urdinez argiztatuko da bihar.