Donostia Arraun Lagunak, nagusi San Pedroko testean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 30a, 11:00
Aiora Belartieta, arraunean. Artxiboko irudia. Arg.: A. Arrizabalaga

Traineruek udako denboraldia prestatzeko hitzordua izan zuten martxoaren 27an, San Pedroko testa. Pasaian 38 ontzi bildu ziren guztira eta erlojupeko modura jokatu. Donostia Arraun Lagunakeko eskifaia, Aiora Belartieta herritarra horien artean, izan zen nagusi, 12:00,53 denbora eginez. Hala ere, azken traineruek proba bukatu arte itxaron behar izan zuten garaipena ospatzeko. Donostia Arraun Lagunak Orio eta Kaiarriba baino lehenago atera zen lehiara eta horiek ziabogan Lugañenek egindako denbora hobetu edo berdindu baizuten. Intza Fernandez kide duen Hondarribia, berriz, bosgarren izan zen, 12:35,10. Gizonezkoen mailan, Gaizka Ormazabal herritarra arraunlari duen Hibaikak 24:28,98 egin zuen.