LOKEko judokek, gerriko beltz eta dan berriak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 31a, 09:00
Gorka Aristegi entrenzatilea eta gerriko beltza, zein bigarren dana lortu duten LOKEko judokak. Arg.: LOKE judo
LOKE judoko kideek lehiaketak alde batera utzi eta martxoaren 28an, gerriko beltza eta Dan azterketei aurre egin behar izan zieten Tolosan. Ederki joan zen guztia Lasarte-Oriako taldearentzat eta taldeko kideak pozarren daude. Unai Guisadok eta Lucas Moralesek gerriko beltza eskuratu zuten eta Haritz Urdangarinek eta Eneko Eizagirrek, berriz, bigarren dana.