Ostadar Boleibola, sailkapeneko buru

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 30a, 09:30
Ostadar eta Lizardiren arteko partidako irudia. Arg.: Ostadar Boleibola

Ostadar Boleibola taldeak ederi irabazi ditu oporrak. Goierri senior eta Lizardi institutua izan ditu arerio azken bi asteetan eta bi norgehiagoetan nagusi izan da 0-3. Garaipen horiei esker, Gipuzkoako txapelketako sailkapenean buru da Kostkas taldearekin berdinduta, zazpi puntu. Talde urdin-beltzak, ordea, joko bat gehiago du alde eta beraz, lehen postuan da. Asier Acuriolak prestatzen duen taldea harro dago azken emaitzez, baina ez dute ahazten "oraindik ere ikasteko eta hobetzeko geratzeko zaiguna". Aste santuen ostean, atsedeneko jardunaldia izango dute. Hiru aste hauetan, beraz, indarrak berreskuratu eta geratzen diren lau jardunaldiei aurre egiteko prestatuko da Ostadar Boleibol taldea.