Aurreratu egin dute haurreskoletako matrikulazio epea

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 29a, 14:21

Apirilaren 12tik 21era izango da haurreskoletan izena emateko epea. Haurreskoletan aurrez aurre, edo www.haurrreskolak.eus helbidean online egin daitezke inskripzioak

Irailaren 6an hasiko da ikasturte berria haurreskoletan eta 2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eskatu dezakete. Eskariak aurkeztu eta izen emateak onartzeko epeak ere zehaztu dituzte eta honako egutegi bateratua jakinarazi dute:

  1. a) Eskariak online eta aurrez-aurre entregatzea: apirilaren 12tik 21era
  2. b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 2an
  3. c) Erreklamazio eta subsanazio epea: ekainaren 3tik 16ra
  4. d) Eskaerari uko egitea: ekainaren 16 arte
  5. e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: ekainaren 30ean

Jaioberrien izenemateen kudeaketa (martxoaren 21etik aurrera jaiotakoak):

Martxoaren 21etik aurrera jaiotakoek apirilaren 21etik aurrera izenematea haurreskolan aurkeztu ahal izango dute bere jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean eta behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira. Jaio berri hauen izen ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.

Ekainaren 20tik aurrera haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izenemateak behin betiko zerrendak publikatu ostean (ekainaren 30ean) kudeatuko dira, beti ere dagokion adin tartean plaza librerik balego.

Lasarte-Oriako Haurreskola

Andre Joakinaenea

Kalbario bidea2

943 367 238

andrejoakina.lasarte-oria@haurreskolak.eus