Erraustegira martxa egin dute hondakin industrialak erraustea salatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 27a, 18:25

Errausketarik ez, ez hiri hondakinak, ez industrialak lelopean Okendo plazatik abiatu da Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako martxa. Adar soinuak eta joaldunak buru zituztela egin dute dozenaka lagunek Zubietako azpiegitura arteko bidea, bertan hondakin industrialak ere erreko dituztela salatzeko. Ekimenarekin bat egin du, esaterako, Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak. Erraustegiaren atarian "elite politikoen eta enpresarialen ustelkeria" gaitzetsi eta alternatibak badirela berretsi dute. "Ez da etsitzeko garaia", agintariei beste behin eskatu diete erraustegia gelditzeko, hondakinak ondo kudeatzeko sistema bat ezartzeko eta  herritarren osasuna nahiz ongizate eskubideak errespetatzeko. 

Erlazionatuak