COVID-19

Ia 200 kutsatu berri erregistratu dituzte ostiralean Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko martxoaren 27a

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak zabaldutako datuen arabera, ostiralean burututako 10.254 proba diagnostikoetatik 592 positiboak izan ziren, alegia, %5,8. Haietako 199 Gipuzkoan erregistratu zituzten, 283, berriz, Bizkaian; eta 108, Araban. Horrez gain, beste erkidego edo toki batzuetako bi kasu ere badira. Osakidetzako ospitaleen egorari dagokienez, COVID-19ak eragindako 70 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 86 gaixo daude ZIUetan.